156 objektu kaxa hutsean “anabasa” formakoak.

imajinatu

Sekula imajinatzen ez diren istorioak dira (benetan) idatzita geratzen direnak.

2007-08-04 08:12:51 (anabasa)

islada

Munduan poz-pozik bizi ginen gizartearekiko gure islada erakutsi ziguten arte. Ordutik aurrera pozoitutako ispilu horren aurrean gaude, preso.

2007-07-28 08:14:52 (anabasa)

eta bitartean

Han urrutira begira nengoela izerdi tanta bat erori zait gainbeheran. Etsipena edo ahalegina, zoriona ala triskantza, nork daki zer adieraztera datorren momentuaren etenduran aurkeztu den zera hori?

Tanta horretan bertan disolbatu da metro batzuk aurrerago etzanda zeunden horren islada. Konturatzerako hanka egin du zure itzalaren trazak eguzkiaren atzaparretatik eta zurekin batera eraman duzu, hondarrezko erlojuak hare-ale bakoitza estutzen duen bezala, denbora.

Orduan tiro bat jaso izanaren inpresioaz, indar batek bortizki erasotu nau eta aurrera jausi naiz. Altxa ezinaren deiadarrak ezina iltzatuta utzi dit gorputzean eta isiltasuna aspaldiko ezaguna izanik esaldi bat errepikatzen nuen erritmo makalean: eta bitartean zure zain egongo naiz, hondarretan etzanda, zerura begira.

2007-07-26 23:16:26 (anabasa)

eguzkia itzaltzen ez denean

Eguzkia itzaltzen ez denean hondartza bat dago guri begira. Arratsaren hondarrean pizten du begirada epel hori, ezerezari gailendu gabe nabarmenduz. Olatu-hotsez orraztutako pasiera ezkutuak dira ilunabarrean, mantu fina biluzik geratzen den unean. Pentsamenduak itzaletan ezkutatzen dira deblauki, begirada ahaztuak protagonista direlako eguzkia itzaltzen ez denean.

2007-07-18 23:30:14 (anabasa)

nonbait, magalean

Gauaren itzalak,
neskato bat jarri du bere bihotzean dardoetara jokatzen,
katu beltz bat da errepidearen erdian, han goian, zintzilik dagoen ilargiari begira.

Data jakinik gabeko heriotza,
gauero-gauero katuaren begiek ikusia,
dardo bakoitzak adierazia.

Halako batean helduko da,
ilargia eusten duen hari finak akabo esango duen unea,
bihotzaren dianatik odolustuko den bidea.

Eta orduan katuak jakingo du
     zer zen han goiko hura.
Eta orduan neskatoa konturatuko da
    zertara jokatzen zuen bere bihotzean.
Eta azkenik gauak itzala galduko du
    nonbait, magalean.

2007-06-30 21:46:21 (anabasa)

lan egitea nekagarria da

Haizearen egarriak putz egin eta kolorezko kaleidoskopioak banatzen dituzte herriko tabernetan. Kaleidoskopioan ez da aitzakiarik ikusten, ez dago ezezkorik esan gabekoen lurraldean albokoari zernahi kontatzeko. Zeure begietan ikusi duzu, zeure begietan preso hartu duzu.

Eta etxerako bidea ordurik gabeko bidaia bat da. Gehienetan ez dago pentsatzeko betarik, ezta txorakeriarik absurdoenari segundo bat eskaintzeko gogorik ere.
Bidaia bukatutzat eman eta ordu batzuetara esnatu zara berriro. Biluzik zaude, baina hori ez da ohikoaren errutinatik aldentzen zaituena; lurrean irekita dagoen liburuak bildu du atentzioa: Joseba Sarrionandia - Lan egitea nekagarria da. Buruan hamaika mailu joka dituzunean ere irakurtzea nekagarria dela esan duzu kolkorako. Horrexegatik murriztu da zure gaitasuna bi lerro irakurtzera:

Horregatik agertzen da gauetan mozkor bat, berriketan,
Bere bizitza guziko proiektuak azaltzen.

Gehiegi pentsatu gabe harrapatu duzu esan nahi izan dizuna. Alde batetik, lo ez ezik hitz ere egiten duzula. Bestetik, zure bizitzako proiektuek 237 orrialde betetzen dituztela.

Lan egitea nekagarria da, errepikatu duzu. Proiektuek itxaron dezaketela, betiko legez.
Beste aje-egun bat muturren aurrean.

2007-06-28 19:42:25 (anabasa)

segundo batez bada ere

Tarteka lez koadernoa zabaldu eta orrien pasan aritu zara. Kale estu batean bezala ikusten dituzu hitzak eta lerroak, arnasa hartzeko premian batzutan. Zentzugabekerian erortzen diren puntu eta komak, mezurik gabeko esanahien pare.

Oihu motz baten xuxurlaz presentzia aldarrikatzen duen trumoia gogorarazi dizute. Egun idazten dituzunak irakurri eta ulertzeko ezinbestekoa baitzaizu noizean behin atzeko orrietara jotzea.
Hain justu horregatik ekiten diozu idazteari orri zurira heltzean, noizbait arnasa ahituz gero izan zineneko horren islaren hauspoak putz egin eta portu ezkuturen batetik irribarre bat irits dadin, segundo batez bada ere.

2007-06-10 23:23:04 (anabasa)

hertsi

Hersturak jan ditu ertz guztiak. Nahiak eta ametsak besterik ez dira, hartu ez den bidezidorrean abandonatuak. Hitzetik hortzerakoa hertsi zena, begien aurrean etsi eta haustura bilakatu da.

2007-06-06 23:33:25 (anabasa)

itzalitako begiradak

Itzalitako argien oihartzunak somatu ditu leihoan barrena. Ur gardenez biluztutako solasen arima isilak mamu bihurtuta, begien aurrean. Ikusten dena baina sentitu ez, sentitzen dena baina ikusi ez.

Sentitu eta ikusteko piztu zaion gogo hori amatatu behar izan du baina: ulertu ezinezko gauzen lurraldean beti daude galderak, inoiz ez erantzunak.

2007-05-24 23:53:13 (anabasa)

bigarren paragrafoa

Amuitzek bidalitako lantxoa betetzeko asmotan, irakurtzen ari naizen liburuaren 179. orrialdeko bigarren paragrafoa ekarri beharko nuke hona. Gertaeren kasualitateak nolakoak diren: irakurtzen ari naizen liburuak ez du 179. orrialderik!

Hori dela eta, tranpa txiki bat egin beharrean naiz eta irakurtzen ari naizen liburuaren ordez aurten irakurritako beste bat aukeratu behar izan dut. Paragrafoaren mugak zentzu zabalean hartuz, jarraian doa testu-zatia.

—Ella dice que te mantuvo durante tres meses.
—Mantuvo mi pijo. Básicamente con tarjetas de crédito.
—¿Eres tan bueno como dicen?
Harry se echó a reír.
—Les doy alma. Eso no puede medirse en centímetros.
—Quiero volver con ella. Dime qué debo hacer.
—O chupas coño como un hombre o te buscas un trabajo.
—Pero no trabajas.
—No te compares conmigo. Ese es el error que comete la mayoría.
—Pero ¿dónde puedo conseguir algo de pasta? Estoy sin blanca. ¿Qué puedo hacer?
—Chupar aire.
—¿Es que no sabes lo que es tener un poco de compasión?
—Los únicos que lo saben son los que la necesitan.
—Ya la necesitarás tú algún día.
—La necesito ahora..., sólo que la necesito en una forma distinta de la tuya.
—Lo que yo necesito es pasta, Harry, ¿cómo puedo conseguirla?
—Atraca un banco. Si lo consigues hacer limpiamente, estás salvado. Si te enganchan, habrás conseguido una celda en la cárcel, no tendrás que pagar recibos de electricidad, ni de teléfono, ni de gas, no tendrás que aguantar a mujeres gruñonas. Además, podrás aprender un oficio y ganarás cuatro centavos a la hora.
—Realmente sabes machacar a un hombre.
—Vale. Sácate el caramelo del culo y te diré algo.
—Ya está sacado.
—Te diré el motivo por el que Nancy te ha dejado por otro. Otro tipo, negro, blanco, rojo o amarillo. Anota esta regla y estarás siempre a cubierto: una mujer raras veces abandona a una víctima sin tener otra a mano.
—Amigo —dijo Paul—, lo que necesito es ayuda, no teorías.
—Si no entiendes la teoría, siempre necesitarás ayuda...

Irakurle guztiek lekukoa hartu nahiko dutenez, liskarrak egongo direnez eta diskriminatzailea ez izateagatik, sudurraren puntan jartzen zaion irakurleak jarrai dezala.

2007-05-23 18:02:19 (anabasa)