nonbait, magalean
Gauaren itzalak,
neskato bat jarri du bere bihotzean dardoetara jokatzen,
katu beltz bat da errepidearen erdian, han goian, zintzilik dagoen ilargiari begira.
Data jakinik gabeko heriotza,
gauero-gauero katuaren begiek ikusia,
dardo bakoitzak adierazia.
Halako batean helduko da,
ilargia eusten duen hari finak akabo esango duen unea,
bihotzaren dianatik odolustuko den bidea.
Eta orduan katuak jakingo du
zer zen han goiko hura.
Eta orduan neskatoa konturatuko da
zertara jokatzen zuen bere bihotzean.
Eta azkenik gauak itzala galduko du
nonbait, magalean.