eguzkia itzaltzen ez denean

Eguzkia itzaltzen ez denean hondartza bat dago guri begira. Arratsaren hondarrean pizten du begirada epel hori, ezerezari gailendu gabe nabarmenduz. Olatu-hotsez orraztutako pasiera ezkutuak dira ilunabarrean, mantu fina biluzik geratzen den unean. Pentsamenduak itzaletan ezkutatzen dira deblauki, begirada ahaztuak protagonista direlako eguzkia itzaltzen ez denean.

2007-07-18 23:30:14 (anabasa)