segundo batez bada ere
Tarteka lez koadernoa zabaldu eta orrien pasan aritu zara. Kale estu batean bezala ikusten dituzu hitzak eta lerroak, arnasa hartzeko premian batzutan. Zentzugabekerian erortzen diren puntu eta komak, mezurik gabeko esanahien pare.
Oihu motz baten xuxurlaz presentzia aldarrikatzen duen trumoia gogorarazi dizute. Egun idazten dituzunak irakurri eta ulertzeko ezinbestekoa baitzaizu noizean behin atzeko orrietara jotzea.
Hain justu horregatik ekiten diozu idazteari orri zurira heltzean, noizbait arnasa ahituz gero izan zineneko horren islaren hauspoak putz egin eta portu ezkuturen batetik irribarre bat irits dadin, segundo batez bada ere.