itzalitako begiradak
Itzalitako argien oihartzunak somatu ditu leihoan barrena. Ur gardenez biluztutako solasen arima isilak mamu bihurtuta, begien aurrean. Ikusten dena baina sentitu ez, sentitzen dena baina ikusi ez.
Sentitu eta ikusteko piztu zaion gogo hori amatatu behar izan du baina: ulertu ezinezko gauzen lurraldean beti daude galderak, inoiz ez erantzunak.