193 objektu kaxa hutsean “bizhitz” formakoak.

arrazoi

— ¿Por qué apuntas siempre hacia el sol? ¿Es acaso algo nuevo para tí?

Pisuzkoak baino gustuzko arrazoiak nituela erantzun nion. Sigue siendo una razón, gaineratu nuen.

arrazoi

Hilabete batzuk beranduago, B.ko pisura bueltatu nintzenean, mesanotxeko liburu pilaren aldamenean nire izenean zegoen sobre bat neukan zain. Ireki eta tankera hartako erretratua aurkitu nuen barruan.

Parre txikia irten zitzaidan: eguzki bat bestearen ordez.

2011-05-12 22:55:59 (bizhitz, erretratuetan)

gesto

Te llamo sin hablar y según pasa el tiempo, parece ser que la respuesta se esconde bajo una escucha retardada. Voy girando, tratando de diferenciar los colores de un círculo que otrora lo llamaran cromático.

gesto

El sol se aleja del horizonte pero sin llegar a marcharse. Hay luz a las tres de la mañana; quizás sólo sea el gesto anónimo para empezar a buscar piezas perdidas de un puzzle sin acabar.

Es como despertarse en una pesadilla prevista y tratar de hevitar la halevosía hanticipada.

2011-05-09 11:22:38 (bizhitz, erretratuetan)

diferentzia

Erantzunik gabeko postaletan topatu ditut, esate baterako, margotu gabeko koadroak, ugertutako torlojuak uda sasoiko gurpiletan, mahai baten inguruan biltzen diren kafe kikara izerdituak, jana eskaini eta kantuz eskertzen duten txorien txioak edota alfabeto ezezagunen sekretu ezkutuak.

Jendea den bezelakoa da eta konpromisoaren eta esker onaren arteko diferentzia ere topatu dut keinuetan.

2011-04-28 23:12:15 (bizhitz)

zertarako

Momentu batez dena utzi eta ingurura begira jartzean badator lelo temati hori berriro bueltan.

Zertarako egin duda guztia emana badago, zertarako amestu biharko egunean orri zuriak bukatu direnean.

Egin nahi ez dituzunak bizitzen dituzun une berean, bultza egin zaitu jendartearen indar ikusezin horrek.

Zer da ba erabakitzeko eskubidea beste aldekoak eskuan arma bat daukanean zuri begira eta isil gordean xuxurlaka ari denean: kargatuta nago, pozoia daukat.

2011-04-22 00:01:01 (bizhitz)

lete

Edozein etxetan falta ezin daitezkeen elkarrizketa saioak: Xabier Leteri Sautrelan eginikoak.

— Antzerkia?
— Egunero egiten duguna, jeneralki nahiko txarra.
— Utopia?
— Utopia, inun ez dagoen tokia edo lurraldea, kontzeptu hau e... Thomas More ingelesak asmatu zuen. Mesfidantza haundia diet utopiei, e... kriminal askoren kuartada izan direlako.
— Sekretu bat?
— Hasier, sekretu gehienak lotsagarriak izaten dira, edo bestela tonteriya bat.
— Damu bat?
— Maite izan nindutenei leial ez irauna.
— Amets bat?
— Italiyan bizpahiru urtez bizi ahal izatea baino... zaila izango da, jun zen garaya.

2011-04-05 23:24:02 (bizhitz, mozketak)

youtube

Gaur egun YouTuben musika jarri eta gelditu gabe jo daiteke larrua.

2011-04-04 16:15:00 (bizhitz, murritz)

lurrun

Igandea, dutxa beroa eta ispilu lurrunduan mezuak uztea.

2011-04-03 20:15:41 (bizhitz, murritz)

akaba

Euritan etxera bueltan nentorrela bizitzako ohiko galderekin egin dut topo. Handiak, txikiak, nahi diren neurriko galderak. Erantzunak bilatu nahian, datozen hilabetetan gainera datozkidanak planifikatzen saiatu naiz.

Erratuta nagoela gogoratuko lidake lagun hark ordea. Izan ere, kontua ez baita galderen forma edo kolorea; kontua da galdera egokiak planteatzea, merezi duten galderetan paratzea arreta. Bestela, etengabe egongo baikara erantzun okerren lokatzetan eta horrek, epe luzeko begizta amaigabean, gurekin akaba dezake.

2011-03-24 23:29:55 (bizhitz)

ardatz

Periodikoen iparrak
orria aspaldi pasa ondoren
nor akordatzen dun orain
ozeano indikoko ezbehar hartaz?

ahanzturarekin
bihotzak astundu egiten ditun

bazekinagu
ardatzak tokiz aldatu zirela
eguna mikrosegundo luzeren batean
murriztu zela

noiz begiratu genizkinan azkeneko aldiz
litekeena dun ez akordatzea
hiriburuetako izenez
mapetako koloreez
eta bitartean
murriztutako egunak luzatuz doaz berriz ere

ahanzturarekin
zainak hondarrez betetzen ditun

lurrean sustraituta
ez zagon paradisu erabatekorik
hondartzak urak itota bizi ditun joan-etorrian
eta zalantzak lehertu dizkin ozeano bareko katastrofeak
oxigenorik emango
egunak luzatuko, moztuko
betirako iraungiko
non kokatuko ardatza.

2011-03-16 14:51:11 (bizhitz, neurtitz)

eguzkia kolorez aldatzen denean

zeru erdi bat
eta eguzki gorria
ez hotza, ez beroa,
oso-osorik zuretzat.

ezagutzen dut
nekatutako begirada
egunaren hondarrean.

mendi-magala igo ahala
jaisten den bakarra da argia
hazten den bakarra da iluna
eta bat egiten duten puntu horretan
galderak idatzita daude airean:
nor den zozo,
nor den bele,
konturatu arte
bitartean marrazten den denbora
zapaldutako hondar-alez gainezka dugula zainetan.

2011-03-07 23:55:41 (bizhitz, neurtitz)