hondarra sabelean
Abortu naturala naiz
gaztaroaren itzalean,
min ematen duen denbora
eta hondarra sabelean.
Abortu naturala naiz
gaztaroaren itzalean,
min ematen duen denbora
eta hondarra sabelean.
Ez dut sinisten amaren alaba zarenik
autopistak
180km/h-ko abiaduran joateko diseinatu dituzun
bidezidor estuak dira
nola jabetu ingurukoaz
hitz egiten saiatzen naizen bakoitzean
once you go black, you never go back
irakurtzen badut
inongo eskuek orraztu gabeko hitzetan
bere horretan
kaligrafia ikastaro hau kenduta
guztia da debalde
oraindik baldar bainabil zirriborro honetan
nire izena eguneroko zeren artean kokatu nahirik.
Bero egiten zuen, kotxeko leihoak jaitsita gindoazen eta Depeche Modek markatzen zuen erritmoa. I'm taking a ride with my best friend
. Ño. Propio jarritakoa zirudien.
Dena den, hala zen: zer axola dio nora joan konpainiak merezi duenean? Bilbo, Lekeitio, Durango, Azpeitia, Honyarbi Hills... izenak besterik ez dira. Hango eta hemengo sufrimendurik latzenak leundu ditzake aldameneko lagunak.
Baina Guardia Zibilaren kontrola. Eta noski, bi gazte izanik —puntualizazioa: gazte eta berde esatea gusto txarreko txistea litzateke—, jokatu gabeko loteria guri tokatu zitzaigun. Ostia eta puta guztiak barrutik. Musika fuera.
Ezkutatzeko ezer izan ez eta kirioak dantzan jartzea, munduaren zulorik beltzenean bakarrik sentitzea. Horixe transmititzen dute berdez disfrazatutako beldurraren nekazari andaluziarrek.
Documentazió
, laz manoz en el zalpicadero
, zalga uzté primero, póngaze al lado de mi compañero
, por qué no va documentado?
, kaka zaharra, tendremo que llevarle a Inshaurrondo
, no me jodas.
Laguna hizketan sumatu nuen eta ez dakit nola baina larrua salbatu zidan. Pueden uztede seguir la marsha, mi compañero oz dará pazo. Pazen una buena tarde.
Hasperena. Musikak gure aurretik egin zuen hitz berriro; he knows where he's taking me, taking me where I want to be
. Aurreko nire ondorioa aldatu behar izan nuen segidan: igual dio nora zoazen konpainia ona bada eta bidean txapel okerrik ez badago.
Minutuak hartu, zimurtu eta zakarretara botatzea. Minutuak ordu, orduak hilabete egoskor, urte luze bilakatzea. Denborarekin birziklatu ezin daitekeen zabortegi erraldoia fabrikatzea.
Edo hori, edo guztia ondo atera eta zabor pila litzatekeena loreen biltegi bilakatzea. Eta noski, gustagarriagoa da lorategiarekin amestea, baina argi eduki behar da tarteko zera hori minatuta dagoela. Ezer ez dela debalde mon amie.
Bukaeran, tarte eskas baten baitan lehertzen dela erabakia eta, izerdiak, zukututako esfortzuak, bere balioaren distira erakutsi edo erabat gal dezakeela.
Azala erortzen ari zait eta suge bat ikusten dut ari dela jaiotzen nire baitan.
Kontra datorrena irensteko prest, aurrez aurrekoari moldatzeko gai sentitu beharrean, ordea, zorabioak harrapatu nau lepazurretik gora sigi-saga betean.
Nire pozoia irentsi dudala dirudi. Azken batean, ezkaten loraldia lehertuta, errutinaren narrasti bilakatzeko ez da esfortzu handiegirik egin behar.
Muturren aurrean edo eskuen artean duzuna gutxiesteko ez da esfortzu handirik egin behar. Guztia pikutara botatzeko nahikoa da denboraldi txar bat, maldan behera haziz doan ezkortasun-bolada bat harrapatzea.
Elkar gurutzatzen diren milaka marra ahul horien arteko aukeren oreka bilatzea, hilen arteko muinoetan onena zer den jakiten saiatzea, azken finean gauzen balioen kontzientzia irabaztea.
— ¿Por qué apuntas siempre hacia el sol? ¿Es acaso algo nuevo para tí?
Pisuzkoak baino gustuzko arrazoiak nituela erantzun nion. Sigue siendo una razón
, gaineratu nuen.
Hilabete batzuk beranduago, B.ko pisura bueltatu nintzenean, mesanotxeko liburu pilaren aldamenean nire izenean zegoen sobre bat neukan zain. Ireki eta tankera hartako erretratua aurkitu nuen barruan.
Parre txikia irten zitzaidan: eguzki bat bestearen ordez
.
Te llamo sin hablar y según pasa el tiempo, parece ser que la respuesta se esconde bajo una escucha retardada. Voy girando, tratando de diferenciar los colores de un círculo que otrora lo llamaran cromático.
El sol se aleja del horizonte pero sin llegar a marcharse. Hay luz a las tres de la mañana; quizás sólo sea el gesto anónimo para empezar a buscar piezas perdidas de un puzzle sin acabar.
Es como despertarse en una pesadilla prevista y tratar de hevitar la halevosía hanticipada.
Erantzunik gabeko postaletan topatu ditut, esate baterako, margotu gabeko koadroak, ugertutako torlojuak uda sasoiko gurpiletan, mahai baten inguruan biltzen diren kafe kikara izerdituak, jana eskaini eta kantuz eskertzen duten txorien txioak edota alfabeto ezezagunen sekretu ezkutuak.
Jendea den bezelakoa da eta konpromisoaren eta esker onaren arteko diferentzia ere topatu dut keinuetan.
Momentu batez dena utzi eta ingurura begira jartzean badator lelo temati hori berriro bueltan.
Zertarako egin duda guztia emana badago, zertarako amestu biharko egunean orri zuriak bukatu direnean.
Egin nahi ez dituzunak bizitzen dituzun une berean, bultza egin zaitu jendartearen indar ikusezin horrek.
Zer da ba erabakitzeko eskubidea beste aldekoak eskuan arma bat daukanean zuri begira eta isil gordean xuxurlaka ari denean: kargatuta nago, pozoia daukat
.