28 objektu kaxa hutsean “erretratuetan” formakoak.
telebista
bake
busti
Esperientzia itsasoratzeko aldapa herdoilak hartuta dago.
Vivianek esaten du denbora osoan pentsatzen arituz gero sekula ez dugula benetako ekintzarako tarterik uzten, hau da, buruan gauzak bueltaka eta oinak eta eskuak geldirik badabiltza, jai daukagula.
Datozen denboren ozeano horretan murgiltzeko ezinbestean busti behar dela errepikatzen du, asmoak itsasorik zabalenetan izanagatik ere lehorrak itotzen baitzaitu bestela.
Lurrari lotzen gaituzten hitzei banaka-banaka utzi behar zaiela igeri egiten, alegia.
esnatze berriak
su
Amonaren etxeko tximiniaren epel goxoak tontotu zaitu egurrezko aulkian eserita zaudela. Kafea hartu berri zauden arren ere, euri tantek leihoko txirristan ateratzen duen hotsak ez zaitu berehalakoan esnatuko.
Egia da duda beti egon dela piztuta; sorginduta zauzka itzaltzera ailegatu ez den su betiereko horrek.
postal
mitxoleta
Bete-flasha esaten zaio flash-argia parte ilunak argiztatzeko betegarri gisa erabiltzen den teknikari. Teknika horrekin flasha egun-argia delarik ere erabiltzen ahal da —argi-kontrara egindako argazkietan eskuarki—, irudiko alde ilunen argi eskasa osatzeko.
Mitxoleta gorri-ilun pare bat hegoaldeko argiak blaituriko horma baten aurrean fotografiatzeko, adibidez, egokiago da bete-flasha erabiltzea: hormak islatzen duen argi zurizta neurtu eta hari egokitu esposizioa, loreek itzultzen duten argi eskasagoari flashaz lagunduz.
Xabier Artola Zubillaga - Latitudea (Argi-itzalen neurria)