Bakea ikusi dut belazean etzanda. Musika arina da airean, zaratarik gabea apenas. Txoriak eta umeen jolasak ere tartekatzen ditu. Ez da hotza, ez da beroa. Ez du gosearentzat tarterik uzten, irrikarik gabe baina. Edozein hizkuntzatan mintzatzen da, badaki entzuten.