29 objektu kaxa hutsean “erretratuetan” formakoak.
bektore
konturatu
Egunero ezkutatzen zara mendebalean
Sortaldetik sartalderako bidea nolakoa nahi zenuen,
nire duda.
Eta espero gabeko dei batekin hautsi zenuen lokartutako plazeren ezinegona.
Gauzatzeko denbora zure esku utzita,
momentu hark erakutsi zizun eguzkiaren epeltasun benetakoa.
Sinetsi nuen konturatu zinela.
Umea nekatuta dago, lo geratu da.
Zu ere lo zaude.
dantza
ondo
Hiritik bueltaka gabiltza eta, begiratzen dugu urrun, inoiz ez bezala. Eta batez ere begiratzen dugu atentzioa despistatzen diguten toki txiki horietara.
Urrun baino begiratzen dugu tentuz, aguro baino astiroago, laztanen eta xuxurlen erritmo beretsuan, presaren presak preso har ez gaitzan.
Leihoak irekita ikusten dira, ikusten dira irekita erdizka, ardurak ere bere pisua duelako eta balantza desoreka dezakeelako.
Biok gabiltza hiritik bueltaka eta, artean ez dakigu elkarren (h)ondoan gaudela.
laino
postit
Ohar bat aurkitu dut mahai gainean. Oraindik ez dut oso ondo ulertzen ze esan nahi duen.
one coffee
Argazki batzuk nahikoa dira galdutako denboraz konturatzeko. Munduaren birei, jendearenak batzea ahaztu zitzaidan ekuazioan. Kartera hustu dut eta ez dut atzera begiratzeko segundo gehiago.
Kafe bat hartzeko hots egin zenidan baina, sentitzen dut... kafea, utzi egin dut.
gone
Joandakoen beldurrek datozenei biderik ixten ez.
gone. come as you are. take your time, choice is yours, and I swear that I don't have a gun.