29 objektu kaxa hutsean “erretratuetan” formakoak.

kantina

kantina

jakin gabe zeren peskizan
botatzen ditut faltan iluntze eguzkitsuak
zerbezak kantinan
bainujantzi bustiak
eta hori dena

2021-06-22 18:18:46 (erretratuetan)

arropa

arropa,
zintzilikatu egiten zen.

2016-01-18 22:07:03 (erretratuetan)

(monde du silence)

(monde du silence)

2012-08-03 13:59:08 (erretratuetan)

telebista

bake

Lo daude txoriak patioko kaioletan. Urak turrustan jarraitzen du belarrien gozamenera. Erritua amaituta, tea hartuz hizketan daude bertakoak. Telebista pizturik dago atzeko etxolan. Inork ez dio kasurik egiten.

2012-07-28 22:23:19 (bizhitz, erretratuetan)

bake

bake

Bakea ikusi dut belazean etzanda. Musika arina da airean, zaratarik gabea apenas. Txoriak eta umeen jolasak ere tartekatzen ditu. Ez da hotza, ez da beroa. Ez du gosearentzat tarterik uzten, irrikarik gabe baina. Edozein hizkuntzatan mintzatzen da, badaki entzuten.

2012-06-13 23:30:51 (bizhitz, erretratuetan)

pirata

pirata

Nire barruko itsasoan dabilen barku pirata zara.

2012-04-23 02:10:05 (bizhitz, erretratuetan, murritz)

busti

Esperientzia itsasoratzeko aldapa herdoilak hartuta dago.

busti

Vivianek esaten du denbora osoan pentsatzen arituz gero sekula ez dugula benetako ekintzarako tarterik uzten, hau da, buruan gauzak bueltaka eta oinak eta eskuak geldirik badabiltza, jai daukagula.

Datozen denboren ozeano horretan murgiltzeko ezinbestean busti behar dela errepikatzen du, asmoak itsasorik zabalenetan izanagatik ere lehorrak itotzen baitzaitu bestela.

Lurrari lotzen gaituzten hitzei banaka-banaka utzi behar zaiela igeri egiten, alegia.

2012-04-04 00:16:42 (bizhitz, erretratuetan)

esnatze berriak

esnatze berriak

Prezio merkean eros daitezke postaletako egunsentiak etxetik milaka kilometrora. Inongo panfletotan ez dira azaltzen eremurik gertukoenetan bizi litezkeen esnatze berriak.

Ez daude salgai; amets partikularren lorpen garestiak dira.

2012-01-15 08:20:47 (bizhitz, erretratuetan)

su

Amonaren etxeko tximiniaren epel goxoak tontotu zaitu egurrezko aulkian eserita zaudela. Kafea hartu berri zauden arren ere, euri tantek leihoko txirristan ateratzen duen hotsak ez zaitu berehalakoan esnatuko.

su

Egia da duda beti egon dela piztuta; sorginduta zauzka itzaltzera ailegatu ez den su betiereko horrek.

2011-12-20 00:24:07 (bizhitz, erretratuetan)

postal

postal

Toki ezezagunak
postaletan agertzen ez direnak
gure baitan ditugunak baina oraindik
aurkitzeko daudenak.

2011-10-30 22:17:39 (bizhitz, erretratuetan, neurtitz)