28 objektu kaxa hutsean “erretratuetan” formakoak.
burokrazia
Leihatilara heldu eta segituan sentitu dut pisua: bizkarrean lehenik, hortik hanketara barreiatu da gero eta nahikoa nazkatu naizela uste izan dudanean buruan lehertu zait pilatuta neukan burokraziaren zama guztia.
Madarikatu nahi ditut arrazoirik eman gabe zainak pozoitzen dizkiguten bizitzaren funtzionario iragankorrak.
ilhun
Muturren aurrean edo eskuen artean duzuna gutxiesteko ez da esfortzu handirik egin behar. Guztia pikutara botatzeko nahikoa da denboraldi txar bat, maldan behera haziz doan ezkortasun-bolada bat harrapatzea.
Elkar gurutzatzen diren milaka marra ahul horien arteko aukeren oreka bilatzea, hilen arteko muinoetan onena zer den jakiten saiatzea, azken finean gauzen balioen kontzientzia irabaztea.
arrazoi
— ¿Por qué apuntas siempre hacia el sol? ¿Es acaso algo nuevo para tí?
Pisuzkoak baino gustuzko arrazoiak nituela erantzun nion. Sigue siendo una razón
, gaineratu nuen.
Hilabete batzuk beranduago, B.ko pisura bueltatu nintzenean, mesanotxeko liburu pilaren aldamenean nire izenean zegoen sobre bat neukan zain. Ireki eta tankera hartako erretratua aurkitu nuen barruan.
Parre txikia irten zitzaidan: eguzki bat bestearen ordez
.
gesto
Te llamo sin hablar y según pasa el tiempo, parece ser que la respuesta se esconde bajo una escucha retardada. Voy girando, tratando de diferenciar los colores de un círculo que otrora lo llamaran cromático.
El sol se aleja del horizonte pero sin llegar a marcharse. Hay luz a las tres de la mañana; quizás sólo sea el gesto anónimo para empezar a buscar piezas perdidas de un puzzle sin acabar.
Es como despertarse en una pesadilla prevista y tratar de hevitar la halevosía hanticipada.
erdoi
plazer
roxa
Irudipenak hori besterik ez dira, irudipenak. Nola adierazi erdi-daltoniko bati roxa eta morea, tartean zubia izanda ere, irla diferentetan bizi direla?
Baina daltoniko izatea ez da ezinbesteko baldintza bereizten ez jakiteko. Askotan etzaten baikara roxa koloreko linboan, eskuetara heltzen ez diren besoak besarkatuz agian, imajinaziozko irudipenei segida emanez beharbada.
Roxa guztiak ere ez dira irla berdinetan bizi. Are gehiago: irla berdinetako roxek aukera handiak dituzte petalo ezberdinetan lo egiteko.
Beraz, kolore bakarraren bila ari bagara, litekeena da petalotik petalorako bidezidorretan galdu eta zerutik etorritako zapla batek lurrera eraistea.
Bistakoa denez, roxa kolorea gauza errazen metafora gisa bataiatu zuenak ez zituen hauek guztiak kontuan hartu. Geuk ere ez akaso; horregatik sufritzen ditugu hezur-haragitan ordurik lausoenetan.