nice
Jendartea lanera bueltatu eta kaskezurretan besterik ez dauden sindromeak aireratu diren garaian hasi da esnatzen benetako urtaroa. Argi dago orain artekoa telenobela komertzial baten kapitulu pare eskasa besterik ez dela izan.
Lan errepikakorren akabera, mantu hareazkoaren besarkada epela, azken mohikanoen egonaldi alperrak, akordatuarazitako hitzen (it could be so nice
) lotsazko irribarre isilak.
Beti berdina gertatzen zait: erropaz aldatzen ikusten zaitut eta pixka bat itxaroteko esan nahi dizudanean berandu da. Horregatik pasatzen zait urtero burutik gustatuko litzaizukeela ezagutzea gure herria hilabete bare honetan.