193 objektu kaxa hutsean “bizhitz” formakoak.

elkarrizketa

Komunetik atera eta banindoan presaka baina begiraden arteko elkarrizketa aski argigarria izan da. Esan nizun barre egiten amaituko nuela; ez da harritzekoa beraz.
Zuk ezer esan aurretik erabaki dut bide hori ez jorratzea. Lasaiago nago orain, sorpresei irekita, aurreikuspenik gabeko bidaia majikoan barrena.

2007-11-16 19:54:46 (bizhitz)

berriro

Orrialde guztiak idatzita genituela uste nuen baina gela huts honetan azaldu zarete eta kontrakoa pentsatzera behartu nauzue. Zuen testigantza lotsatiek biluzik utzi zaituztete baina bestaldera begiratu dut, ahanzturaren aldera. Orain nire barkamena duzuela, berriro has gaitezke orrialde zuriak idatzi eta margotzen.

2007-11-06 23:28:14 (bizhitz)

hori behintzat egia da

Mozolo baten moduan geratu naiz zuri begira, ea behingoz konturatzen zaren ez naizela naizen honen laurdena baino, edo sikiera hor nagoela jakin zazun, portura gerturatzen diren marinelak faroa hor dagoela dakiten gisan. Ez dut inoren itsasargi izan nahi ordea eta ez dizut ezertxo ere eskatuko: zerorrek deskubritzen duzuna besterik ez naiz izango. Zoriona hitza ez duzu nigan ezkutatuta aurkituko, baina elkarrekin topa genezake agian urrutiko uharteren batean eta zinez ez nabilela gezurretan.

Hori behintzat egia da.

2007-11-03 00:05:45 (bizhitz)