baina zein ederra bitartean
Tostadak berriro erre zaizkit gaurkoan. Hori gogora ekarri dudanean ikusi zaitut, irribarrez ta isilka
. Tira, gaurko ametsetan agertu ote zaren susmoa piztu zait orduan. Pentsatzen
ikusi zaitut gero eta gerturatu egin zara, halabeharrez. Itxuraz mutu geratu naizen arren, barruko zalaparta xurgatzeko ahalegin betean egon naiz. Benetan. Pixka bat lasaitzea lortu dut begirada soil batekin; ez nuen tostadak bezala bukatzeko batere gogorik. Apurka-apurka, hitzen bat zein beste trukatu dugu. Tramite hutsa, beharbada. Azkenean, baina, tokitik altsa eta aldenduz
joan gara. Gertutasunez eta lasai hitz egiten saiatu naiz, igande gauetako abestien antzerako doinuan. Berriro ikusi zaitut irribarrez, baina ametsetan bezala, zorionetik deblauki esnatu naiz. Motza izan da, baina zein ederra bitartean
.