zimur

Minutuak hartu, zimurtu eta zakarretara botatzea. Minutuak ordu, orduak hilabete egoskor, urte luze bilakatzea. Denborarekin birziklatu ezin daitekeen zabortegi erraldoia fabrikatzea.

Edo hori, edo guztia ondo atera eta zabor pila litzatekeena loreen biltegi bilakatzea. Eta noski, gustagarriagoa da lorategiarekin amestea, baina argi eduki behar da tarteko zera hori minatuta dagoela. Ezer ez dela debalde mon amie.

Bukaeran, tarte eskas baten baitan lehertzen dela erabakia eta, izerdiak, zukututako esfortzuak, bere balioaren distira erakutsi edo erabat gal dezakeela.

2011-06-28 23:34:13 (bizhitz)