desatsegin
Etzanda ura edatea bezala,
desatsegina da.
Etzanda ura edatea bezala,
desatsegina da.
Petroliuntzian
begirada galduta
poema beltzak
eta soto umelak
aingurak dira.
Titia urdina da eta,
galdu egiten naiz
txalupa
itsaso zabalean bezala,
malkoak
begia estaltzen duenean.
Hotzikara batean laburbil daiteke
ukitzetik ez ukitzera edo,
sentitzetik are gehiago sentitzera
dagoen distantzia.
Titia urdina da eta,
nire eskuek ukitu dute
ikara.
ez iezadazu esan
iturriko ura
hotza datorrela.
ezkutuan bada ere
badakizu
min ematen dutela
behin eta berriro pitzatzen diren
harri borobilduek.
sentimenduen higadura
zartatu zenuenean bezala
sua itzali eta,
esplikaziorik gabe,
ura, hotza.
Tintaren korridoreak
paperaren gainean
hitz egiten duenean
beti ez du egia esaten
baina bere tonu eztizkoak
itsu-itsuan engainatzen gaitu.
Istorio politak beti besteenak dira.
Geureek izan ditzakete halako izenondoak, ametsetan, agian. Inoiz benetako forma hartuko ez dutela sinetsita gaude baina. Arruntak zaizkigu, ezagutzen ditugulako.
Ilusioaren metxa aspaldi
itzali zelako.
Eta halakoak berpizteko, amigo, gogoz sinetsi behar da. Sinetsi, gogoz.
Telebistan ikusi genituen Tropak
Bagdadera sartzen.
Kaxa bat oparitu zidaten
zure aztarnak bertan gorde eta
egunen batean
su emateko.
Gauaren habiak
kolore bakarra topatu du,
horregatik hurbildu nahi nuke
zure babes nabarrera,
i letraz hasten den
paradisu ezezagunera.
Ez da inolaz ere
pentsa nezakeen gauza berbera,
bakarra, norbera sentibera,
alderik ere ez da batetik bestera
baizik distantzia mapetan barrena.
Ezer esan gabe
alde egin diguzu,
baina despedidarik gabeko oroimenak
goxoagoak dira.