73 objektu kaxa hutsean “neurtitz” formakoak.

tenple

Neguaren hitzei geratu zenaren tenplez begira:
bekaizkeria tanta bakarra nahikoa da
trumoi hotsean biltzen diren olatuak ez entzuteko.

2007-11-26 20:35:37 (neurtitz)

oskarbi

Hotz, garbi, gau ilunean zerua argi
eta,
aldi berean,
hotzaren egarri:
oskarbi.

2007-11-20 19:47:40 (neurtitz)

hildako orduak ikusi ditut

Hildako orduak ikusi ditut
udazken lorez jantzita.
Gris, okre,
kolore ahaztutan bildutako zapore:
ondare galduaren hitzaurre amaitugabea
olio erreak bustita geratu zen.
Orain, aldiz,
denborak ekarri ditu itsasoan, bare.
Egunsentia iritsita,
belarrira esan dit:
hemen naiz berriz ere.

2007-11-05 12:51:03 (neurtitz)