72 objektu kaxa hutsean “neurtitz” formakoak.

plazer

Arrats gorriek esnatzen dituzte
plazer post-etilikoak.

plazer

Zergatik nahi du mundu guztiak larrua jo
kantu hau atzean entzuten den
bitartean?

2010-10-22 09:24:56 (erretratuetan, neurtitz)

ito

Ilargipean esnatu eta
desertu zurian aurkitu ditut
nire esanak,
kontzientziarik gabeko
lehorte batean bezala.

Konortea galdu zuen tinta urdinak
imintzioka agertu nahi du orain
baina dudak, agerian dira:
arnasari bide eman, ala
bere putzuan itotzen laga.

2010-10-08 09:33:59 (neurtitz)

sorterri

Zer da sorterriari buruz pentsatu eta
ingurura begiratzeko (ingurua behatzeko)
astirik izan ez duzula konturatzea?

Ohiturak begien aurrean egindako mapek
kolore bakarra hartzen dutela sentitzean
geometria laua da
eta bideak
zubirik gabeko errekak dira.

2010-09-24 10:51:31 (neurtitz)

ikuttu

esku txiki
bihotz haundi

odoletik edan

eskua heldu eta
bihotza ikuttu

2010-09-08 19:57:35 (bizhitz, neurtitz)

itxoiten

Abioiari itxoiten, billetearen atzeko partean poema labur bat topatu dut, ezohiko tokian beharbada, baten batek eraginda akaso.

Zer da geografia
mapan puntu batetik besterako distantzia soila
ala
urruti nahiz gertu,
gure artean marrazten ditugunak?

Non zehazten da
mapetako ertzek hartzen duten pisua?

Erantzunak beti
galderen ondotik al datoz?

2010-07-12 00:27:50 (bizhitz, neurtitz)

kamuflatu

Eskolatik ezkutuan irakurtzen pasatako minutuak
urtaroen pasadan eroritako malkoak
merezi ez genituen hitzak
udako goizetan berandu jaiki eta
galdutako orduak bezala
bihotzean kamuflatuta geratu zitzaigun
presentzia
edozein unetan esna daitekeen
umearen negarra da.

2010-07-01 10:30:25 (neurtitz)

ilargi

Ilargi betea,
txosnetako musika du gauak
eta zerbeza perfumea dastatu duzu
ezpainetan.

2010-06-29 01:25:02 (murritz, neurtitz)

gora

Eguzkiak gora egiten duenean
denbora gelditu egiten da,
olatuak dira elkarren segidan
lehertzen,
umeak dira ausaren atzetik
jolasean,
hasperenak dira oinak putzuzulo hotzetan
sartzean,
eta islada batek bueltatzen gaitu geure baitara
haize ahul batek norabidez aldatuta
bezala.

2010-06-08 22:48:30 (neurtitz)

su

Eskutan harri bat sutan daukadala ukabila estutu dut.
Plazeraren mugak legez kanpo pasa al daitezke?

Gezurra topatu dut zure ahoan
mingainaren aldaketan dantzan
ezpainetatik bustita irteten den
aktore pornoa da.

Azaleko gezurra,
        gezur intelektuala,
        gezur arrazista,
        gezur toreroa,
nik sinistea desio duzun
        gezur kamuflatua,
        gezur ehiztaria,
hezur-haragizko
        gezur immigrantea,
        gezur transexuala,
zurezko hezurrez elikatzen den
zure zur
gure urre apurra.

Hil aurretik lau hitz idazteko eskatu zenidan
eta paperak eskutan su hartu dit
izkribatu nituenak
frigorifikoan ahaztutako yogurrarekin batera
kadukatuta baleude bezala.

2010-05-31 21:53:50 (neurtitz)

pozoi

Pozoiaren bide-bazterretan
egin geninan topo
igande arrats bateko
ezuste aldrebesean.

2010-05-16 21:22:18 (murritz, neurtitz)