ito
Ilargipean esnatu eta
desertu zurian aurkitu ditut
nire esanak,
kontzientziarik gabeko
lehorte batean bezala.
Konortea galdu zuen tinta urdinak
imintzioka agertu nahi du orain
baina dudak, agerian dira:
arnasari bide eman, ala
bere putzuan
itotzen laga.