72 objektu kaxa hutsean “neurtitz” formakoak.

eskala

hiru mila metroko gailurra
hondorik gabeko putzua
segun eta nola neurtzen den
tamaina desberdina du denak
ulertzeko modua: eskala.

2022-12-31 18:20:53 (bizhitz, neurtitz)

borda

alpeetako txokoren batean
aldapa malkarrari segi
ubidea mendeek zaildua da
borda abandonatuari so
neguari aterpea bilatzea lehentasun
harria handi, astun, mardul
itzala ez da hotz,
egurra piztu, argitara bildu
zirrikitutik begiratu eta
unibertsora askatzeko ilusioa
irudikatu

2022-12-25 10:55:20 (bizhitz, neurtitz)

uetliberg

ikusi gabe hilabete
azala gogortu dizu neguak
begiak ilundu gauak
bihotza hoztu elurrak
kontrola galtzen dut
izotzezko maldetan
behin eta berriz

ilargiaren distira
hiriko argiek ordezkatu dute
izarrak apenas nabari diren
kezko hodeien atzean

gogorik gabe agur esan
eta abiatu
asmo erbesteratuen etxetara
burua makur eta konbentzimenduz errepikatu
zu-rik gabeko bidea dela irtenbidea

2020-12-11 23:03:28 (bizhitz, neurtitz)

malda

suak nola erretzen duen ikustera
etorri nintzen eta
testu bat idatzi nizun
gaizki ikasitako hitzak errepasatuz
uzta hutsa azaroko arazo
dislexia ariketa kamutsa
angelurik gabeko erpinak
zuzen ebakitzailearen malda

2020-11-28 22:52:15 (anabasa, neurtitz)

deriva

volvieron a llenarse
las calles de gente

se nos esfumó la oportunidad
aquel paréntesis abierto en el momento inesperado
el tiempo que por fín hacía justicia

qué fue de aquel baño en el lago
hechizo ferviente
desnudos de atracción humana

veo en tus ojos un mar azul
nadaban las sonrisas
se ahoga la esperanza

como lagartos al sol
paciencia que empieza a arder
puñaladas de fuego acariciando el pecho

nadie más que tú podría
hacerme cambiar de idioma
convertirse en mi latido
ponerme a la deriva

2020-05-19 23:34:09 (bizhitz, neurtitz)

hondo

negura itzuli
Nk dio nahiago duela normala
"neguan hotz, udan bero"
baina ezetz dio eguraldiak

etxera itzuli
ilunpean begiak itxita komunerako bidea ezagutu:
gihar-memoriak badaki
bide zuzena hartzen

herrira itzuli
ez atzera ez aurrera
hondarrez betetako kaleetan
zapatilak hondoratu

2019-12-30 22:34:12 (bizhitz, neurtitz)

segi

segi begiratzen telefonoa
segi irekitzen denboraren arrakalak
segi idortzen etortzeko dagoena
segi itotzen gertatu ez dena
segi errepikatzen ospeldu diren bideak
segi egiaztatzen etxeko leihoan argirik dagoen
segi asmatzen keinu bakoitzaren atzeko esanahiak
segi idazten bidaliko ez diren mezuak
segi irakurtzen izen bakar eta berbera
segi ikusten distantzia handitzen
segi oztopatzen errotaren bueltak
segi kateatzen aingurak minetan

2019-12-10 23:47:51 (bizhitz, neurtitz)

energia

gero arte luze bat
kontrol teklak ihes egin du
luze doaz gauak
memoriaren erreiak zeharkatuta
lorik ez dago
trafikoa ito da

nola atzeman okerruneen mugak non diren?
azkenean ez nuen bezier kurbarik erabili
hurbilketa huts batean gelditu zen
ertzetako esanahia ulertu nahi hura

ez dago jada argazki zaharrak erretzeko modurik
kopia digitalak pantailen atzean
alperrik xahututako energia dira

2019-10-08 09:41:38 (anabasa, bizhitz, neurtitz)

nibel

nola datozen notiziak,
adibidez:
jakinarazpena mugikorrean;
emaila da

pixkanaka gorritzen den
argi berdea
bihotza bero liteke orain
led argiz

erabaki aurretik
pasatzen da
segundo erdia

hau ez da nire
  lana
  tokia
  maitalea

baina nola pasa
jokuaren hurrengo nibelera
kreditu txartela ez dabilenean

2018-11-14 22:17:53 (neurtitz)

arteria

kableatu pozoindua
argiztatze sasi-industriala
hondakin fabrika
argazkitarako janaria
apurtutako tuberia
usainik gabeko kaka
animaliak ehizan
profil akatsgabea

bala bat bihotzean
parentesi luze bat elkarrekin
arteriak sutan
neguan hotzik ez

2018-10-28 11:48:33 (bizhitz, neurtitz)