uetliberg

ikusi gabe hilabete
azala gogortu dizu neguak
begiak ilundu gauak
bihotza hoztu elurrak
kontrola galtzen dut
izotzezko maldetan
behin eta berriz

ilargiaren distira
hiriko argiek ordezkatu dute
izarrak apenas nabari diren
kezko hodeien atzean

gogorik gabe agur esan
eta abiatu
asmo erbesteratuen etxetara
burua makur eta konbentzimenduz errepikatu
zu-rik gabeko bidea dela irtenbidea

2020-12-11 23:03:28 (bizhitz, neurtitz)