hildako orduak ikusi ditut

Hildako orduak ikusi ditut
udazken lorez jantzita.
Gris, okre,
kolore ahaztutan bildutako zapore:
ondare galduaren hitzaurre amaitugabea
olio erreak bustita geratu zen.
Orain, aldiz,
denborak ekarri ditu itsasoan, bare.
Egunsentia iritsita,
belarrira esan dit:
hemen naiz berriz ere.

2007-11-05 12:51:03 (neurtitz)