39 objektu kaxa hutsean “mozketak” formakoak.

hizkuntza

Aupa Pako, gaur ere ondo asmatu duk askoren burutik bueltan dabilena adierazten.

Hizkuntza, ordea, ez da deus norbaitek erabili arte, eta hor euskaldunok badugu joera mingarri bat, denok ezagutuko duzuena.

Ez dugu entzun ere egiten, gure entzumenak ez ditu hizkuntzarekin egindako ankerkeriak detektatzen.

Pako Aristi — Euskaldunon normalizazioa

2009-08-09 22:14:41 (mozketak)

indar

Bai, uste dut oraindik askoz indar handiagoa dutela aipatzen ez diren bihotzaren kontuek, aipatzen diren buruko arrazonamenduek baino.

Bernardo Atxaga

2009-07-17 18:26:51 (mozketak)

lili bat

Joan zera, baina eman nahi izan diguzuna gurekin geratuko da. Gero arte Mikel.

lili bat
hartu
eta hostoz hosto
erantzi
eta harek zu ere
amets
eta harek zu ere
erantzi
eta hostoz hosto
hartu
lili bat.

2008-12-01 09:58:49 (mozketak)

atzera begira

Gaurko hitzak Garazi Goiari lapurtu nahi dizkiot, Berriako zapaturoko zutabean botatakoak gogoan izateko. Merezi dutelakoan.

Lagunaren eta egiaren artean aukeratzeko eskatuz gero, egia aukeratuko lukeela zioen Milan Kunderak bere liburu batean; adinak emandako ezkortasunak, gaztetan erlijioaren pareko ideologia bat bezain sakona zen adiskidetasuna eszeptizismoz ikustera behartu zuen.

Modu batean ulertzen dut jarrera pesimista hori. Ez dira hainbeste hor, zure ondoan, gelditzen direnak. Batzuk bidean gelditzen dira; beste batzuek norabide ezberdinak hartzen dituzte edo hartzera behartuak izaten dira; edo zure erabakiz urrunaraziko dituzu besteak; eta beste batzuk, hor badaude ere (edo daudela badiote ere), isiltasunean dauden fantasmak baino ez dira, eta hitzik gabeko adiskidetasunean ez dut sinesten. Nerabezaroan adiskidetasunak iradokitzen duen betiereko izatea eta adiera erromantikoa pixkanaka desegiten hasten dira, fidagaitzago bihurtzen gara.

Liburuan paragrafo hori irakurri nuen egun berean, eskutitz bat jaso nuen; eskuz idatzitako bi orrialde; azken bost urteetan berririk ez nuen adiskide batena zen, beste bide bat hartzera behartua izan zen adiskide batena. Gutun-azalean igorlearen daturik gabe, denborak inposatutako distantziak ez zuen bueltan erantzunik eskatzen. Eta eskuz idatzia, hori gaur egun luxu bat da.

Une batez, eskutitz soil batek iraganeko konnotazio ideal harekin mozorrotu zuen adiskidetasuna, eta pragmatiko izateari utzi nion. Atzean gelditutako adiskidetasunak badakizki ustekabe atseginak ematen. Egiaren gainetik adiskide edo lagun batek badu botere berezi bat. Hori baieztatu zidaten bi orrialde haiek. Eta, bide batez, mila esker eskutitzarengatik.

2008-11-29 13:30:37 (mozketak)

logika

Pena da, aurreko urteetan ez bezala, aurten Berriak ez ditu sarean jarri Udako Narrazioak. Bi igande atzera eginez gero, biharamunaren laguntzaz honako perla topatu nuen begien aurrean. Gozatu.

«Aitona ikustera joango gara gaur, Irati...».
Alabak ez zuen egoitzara joan nahi izaten. Konformatu zen azkenean, ordea.
«Baina ez naiz bakarrik joango».
Panpinaz bete zidan kotxea. Bidean gindoazela, panpina guztien izenak esan zizkidan, banan-banan.
«Nola izena du tigreak?».
«Ander».
«Eta elefanteak?».
«Ander baita ere».
«Eta ardiak?».
«Ardiak Ander izena du».
Denok gara Ander, beraz, nik nire artean.
«Eta nola bereiziko duzu nor den Ander tigrea eta nor Ander elefantea, biek izen berbera badute?».
«Oso erraz: bat elefantea delako eta bestea tigrea».
Ikaragarria da zein leloa den aitatxo, batzuetan. Jakina. Haurren logika huts egin ezinezko hori.

Harkaitz Cano — Berridazketa

2008-09-02 23:31:46 (mozketak)

azalpen

Bederatzigarren hilabetearen gertutasunarekin batera, eguneko azken eguzki-minutuen eskutik helduta datozen bainuek aparteko goxotasuna transmititzen dute. Azal bustia lehortu berri, jertse fin baten ukitu beroak urre dituzun pertsonen besarkaden antza dute. Azalpen nahiz hitzik gabeko momentu horretan liburua eskutan hartzea ekintza kasik automatikoa da:

—La explicación es un error bien vestido —dijo Oliveira—. Anota eso.

Julio Cortázar — Rayuela

2008-08-26 22:53:13 (bizhitz, mozketak)

lau egia berdadero

Idazteari buruzko lau egia berdadero begien aurrean, Bukowski-k ekarriak. Sexu zaparradaren erdian, bada bestelakorik.

La mayoría de la gente es mucho mejor explicando cosas en cartas que conversando, y hay gente que puede escribir cartas artísticas y llenas de inventiva, pero cuando tratan de escribir un poema o un cuento, se convierten en pretenciosos.

—¿Has escrito algo?
—Un poco.
—¿Es bueno?
—Nunca se sabe hasta dieciocho días más tarde.

Glendoline suponía que el lector tenía que quedarse tan fascinado por su vida como ella misma lo estaba, lo cual era un error mortífero. Los demás errores mortíferos en que había caído eran demasiado numerosos para ser mencionados.

La gente solía ser mucho mejor en sus cartas que en la realidad. En esto se parecían a los poetas.

2008-03-05 19:39:49 (mozketak)

gone

Joandakoen beldurrek datozenei biderik ixten ez.

gone. come as you are. take your time, choice is yours, and I swear that I don't have a gun.

2007-12-31 13:12:37 (erretratuetan, mozketak)

kaka

Kaka

Sulabh Internationaleko jendearen kakarekin egindako 21 modulu antropometriko, hauxe da gutxi gorabehera Santiago Sierra artistaren azken lanaren izenburua. Irakur daitekeen bezala (oso izenburu deskriptiboa da) Indian lan egiten duen gobernuz kanpoko elkarte bateko kideen kakaz osatutako artelana baita Sierrak Londresko Lisson galerian jarri duena.

Sulabh International elkarteak Indiako gizartean dauden maila baxuenarekin egiten du lan. Itxuraz elkartutako kideek Scavengers izena hartzen dute, eta jatorriz zikinkerien artean bilatzen duena esan nahi bazuen ere, Indian komunetako kaka biltzen eta horretarako prestatutako tokira eramaten dutenak dira. Beraz, kaka garbitzaileak eta garraiatzaileak dira Scavengers izenekoak, eta horregatik, gizartearen beheko mailaren azpian daudenak dira. Gainera, aurreko bizitza oker batek eragindako patua denez, jaiotzez lan hori egitera behartuta daude, aurreko bizitzan egindako okerrak zuzentze aldera edo.

Santiago Sierrak errealitate horren berri eman nahi izan digu instalazio moduko artelan honen bidez. Kaka garbitzeaz eta garraiatzeaz arduratzen direnen kaka bildu, pilatu eta hiru urtean lehortzen utzi, osasunarentzat kaltegarria bihur ez dadin. Gero lurraren antzeko orea bihurtu den gorotza plastifikatu, eta 215x75x20 zentimetroko egurrezko kutxetan sartu ditu. 21 modulu horiek Londresko galeria ospetsuenetako batera ailegatu dira, eta Indiako gizon aberats batek erosi omen ditu.

Ez dago gaizki lehendabiziko munduan bizi garenoi gure bizitza erosoak zeren gainean eraikitzen ari garen akordaraztea. Hankak hirugarren munduko jendearen kakaren gainean dauzkagu, eta nahiz eta beste aldera begiratu, edo hobeto esanda gora begiratu (gure etengabeko asmoen norabidea), noizean behin behera begiratu eta oinak lokaztuta dauzkagula konturatu beharko genuke.

Baina ez dakit Sierraren lanak horretarako balio duen edo arte munduko jendea lasaitzeko besterik ez duen balio. Sulabh International izeneko elkartea urez hornitutako komunak eraikitzen saiatzen da, eta ez du ezer kobratu artelana osatzen laguntzeagatik. Bitartean, Indiako aberatsak auskalo zenbat diru ordaindu dion galeriari artelana erostearen truke. Denak kontent, kaka biltzaileak izan ezik.

Ismael Manterola Ispizua - Kaka

2007-12-08 14:55:10 (mozketak)