logika

Pena da, aurreko urteetan ez bezala, aurten Berriak ez ditu sarean jarri Udako Narrazioak. Bi igande atzera eginez gero, biharamunaren laguntzaz honako perla topatu nuen begien aurrean. Gozatu.

«Aitona ikustera joango gara gaur, Irati...».
Alabak ez zuen egoitzara joan nahi izaten. Konformatu zen azkenean, ordea.
«Baina ez naiz bakarrik joango».
Panpinaz bete zidan kotxea. Bidean gindoazela, panpina guztien izenak esan zizkidan, banan-banan.
«Nola izena du tigreak?».
«Ander».
«Eta elefanteak?».
«Ander baita ere».
«Eta ardiak?».
«Ardiak Ander izena du».
Denok gara Ander, beraz, nik nire artean.
«Eta nola bereiziko duzu nor den Ander tigrea eta nor Ander elefantea, biek izen berbera badute?».
«Oso erraz: bat elefantea delako eta bestea tigrea».
Ikaragarria da zein leloa den aitatxo, batzuetan. Jakina. Haurren logika huts egin ezinezko hori.

Harkaitz Cano — Berridazketa

2008-09-02 23:31:46 (mozketak)