38 objektu kaxa hutsean “murritz” formakoak.

tenore

Telefonoaren kablearekin urkatu ditut hitzak, linearen bestaldean denak normal dirudien arren. Errebotatu zaizkit esanak barruan, oihartzunak xuxurlaka bezala. Horretarako eman baitzenidan zure numeroa, deiak bere horretan uzteko tenorean, entzuten ez den minaren halabeharrez.

2010-01-05 16:09:54 (murritz)

gose

Guk ez dakigu gosea zer den, jateko gogoa ezagutzen dugu bakarrik.

2009-11-23 00:23:15 (murritz)

gozo

Agurtzeko duzun modu partikularrean, nahikoa zaizu hitz bakarra puntuaren aurretik, guztiari buelta eman eta traketsa zirudiena gozo bihurtzeko.

2009-11-03 14:18:24 (murritz)

baldintza

Baldintzazko esaldiak eta desio-perpausak gauza diferenteak dira.

2009-09-07 23:21:06 (murritz)

desatsegin

Etzanda ura edatea bezala,
desatsegina da.

2009-07-28 22:07:16 (murritz, neurtitz)

jolas

Heriotza hurbiltzen denean, barrezka hasten gara kolunpio abandonatuetan, herdoildutako burni-pusketen kri-kra hotsa. Isiltasun oihu baten ondoren berriro dator jolasa.

2009-03-18 23:41:56 (murritz)

putzu

Konturatu gabe berriro zapaldu dituzu akatsezko putzuak eta orain blai, zain, ispiluak erakusten duena ezkutatu nahi.

2008-12-08 19:34:54 (murritz)

telebista

Telebistan ikusi genituen Tropak
Bagdadera sartzen.

2008-11-04 16:03:53 (murritz, neurtitz)

esku

Ez du balio zain egoteak, zure esku dagoena egiteko gai ez zarenean, zure gogoak kontrako norantzan begiratzen besterik ez dakienean. Eta gero aitzakiak jartzea, aterkirik gabe kalera atera eta mela-mela bueltatu den umeak bezala.

2008-10-23 17:02:45 (bizhitz, murritz)

kaxa

Kaxa bat oparitu zidaten
zure aztarnak bertan gorde eta
egunen batean
su emateko.

2008-10-16 19:38:09 (murritz, neurtitz)