38 objektu kaxa hutsean “murritz” formakoak.

galderak

Zer da egunero esnatzean ikusten duzun lehenengo gauza? Pasatzen al zaizu hausnarketarik burutik, dutxako tantak goitik behera datozenean? Ze umore izaten duzu gosaritarako?
Presak utzi al zizun ohea deseginda udaberriko goiz hartan?

2010-05-21 23:09:32 (bizhitz, murritz)

pozoi

Pozoiaren bide-bazterretan
egin geninan topo
igande arrats bateko
ezuste aldrebesean.

2010-05-16 21:22:18 (murritz, neurtitz)

frakaso

Saiatzen ez denak automatikoki frakasatzen du; saiatzen denak, aldiz, aukerak bakarrik ditu.

2010-04-18 15:46:22 (murritz)

hogeita lau

Irakurle fin horri: ez espero egun bakarrean gaua goiz bihur dezakedanik. Horretarako zerura heldu behar da lehenik, eta hogeita lau egun behar dira, gutxienez. Edo hogeita lau urte, agian.

2010-04-04 04:04:24 (murritz)

ordena

Ordenak, bere baitan, ez du ordenatua izateko obligaziorik, nahiz eta badakigun horretara bultzatzen gaituela denboran zehar hartzen duen eboluzioak.

2010-03-25 17:07:25 (murritz)

industrial

Igande goizetako zarata industriala memoriak zukututako edari pozoitsua da.

2010-03-14 07:53:36 (murritz)

negu

Negu hotz hartako hatsaren lurruna kristaletan behera lehertzen da autoan noala irratian Manu Chaoren abesti hori jartzen dutenean.

2010-02-25 18:59:29 (murritz)

deriba

Oharkabean pasatzen ditugu kalendarioaren orriak eta beti bezain herren jarraitzen dugu. Ez daukagu aitzakiaren sentimendurik goizeko argiak esnatzen gaituenean. Azken finean deriban idatzitako asmo hutsalak besterik ez baikara, ozeano desberdinetako uretan elkarren bila.

2010-02-01 21:33:42 (murritz)

horoskopo

Egunkarian horoskopoa kendu zutenean galdu nituen paperak. Nork esango zidan ordutik aurrera zer egin nuen gaizki, zer zetorren edo besterik gabe, zentzurik gabeko zerbait? Nola egin barre niri ez zegozkidan hitz labur batzuk irakurrita?

2010-01-12 21:33:05 (murritz)

aitortu

Eta orain, geltoki zahar honen atarian, konturatu naiz denbora gehiago egin dudala zure zain zurekin baino, erlojuaren tik-taka gehiago entzun dudala zure arnas-hotsa baino, guardasolarik gabeko euri egunak ere izan direla tarteka, eta alboz albo begiratzeko uneak sobera, hasiera-hasieratik nire aldamenean zeundela aitortu zenidan arren.

2010-01-06 19:05:19 (murritz)