38 objektu kaxa hutsean “murritz” formakoak.

egunak

egunak daude
badakizu
haginak ateratzear batzutan
kaxmir begiradaz bestetan

aukeratzen utziko banizu
kontuak alderantziz irtengo zitzaizkidan
begizta batean marmotaren eguna nola

ez al da hobe

hatzekin zirkuluak eginez bezala
airean harrapatzen dugun musika
datorren moduan
bere horretan

2015-09-28 23:49:33 (bizhitz, murritz)

etorkizun

Etorkizuna Joburgeko
taxi batean:
check ABS
check Airbag
LOW FUEL.

2013-08-06 10:05:37 (murritz, neurtitz)

tea

Tea hoztu zait, berdin dit, berriro bero dezaket.
Hotz sentitzen zaitut, axola zait, malkoak ez dira bakarrik sikatzen.

2013-07-03 23:16:58 (anabasa, bizhitz, murritz)

mandela

Ze uste zenuen ba, hil aurretik moonwalk bat dantzatuko zigula Nelson Mandelak?
Kointzidentzia hutsa besterik ez da Michael Jackson hil zen egun berean hil izana.
Utzi bakean Papa Mandela.

2013-06-15 12:46:07 (anabasa, murritz)

pozoi

pozoia zara nire zainetan:
edo dena
edo bat ere ez.

2012-07-18 21:41:51 (anabasa, murritz, neurtitz)

pirata

pirata

Nire barruko itsasoan dabilen barku pirata zara.

2012-04-23 02:10:05 (bizhitz, erretratuetan, murritz)

youtube

Gaur egun YouTuben musika jarri eta gelditu gabe jo daiteke larrua.

2011-04-04 16:15:00 (bizhitz, murritz)

lurrun

Igandea, dutxa beroa eta ispilu lurrunduan mezuak uztea.

2011-04-03 20:15:41 (bizhitz, murritz)

aldrebes

Lo hartu aurreko entzierroekin esnatzea bezain aldrebesa da zure nahiak nire buzoian topatzea.

2010-07-08 08:40:24 (murritz)

ilargi

Ilargi betea,
txosnetako musika du gauak
eta zerbeza perfumea dastatu duzu
ezpainetan.

2010-06-29 01:25:02 (murritz, neurtitz)