zulo beltz
mapari begira denbora pasa eta
bihotza galdu egiten da
ebatzi ezinezko ekuazio irrazional
bilakatzen diren lekutan
demagun Nemrut
demagun İshak Paşa
demagun Marmarako itsasoko hondartza bat
demagun Leshnikovo
demagun Kromidovo
demagun Olympos
gaur bezala
zenbatu ezinezko ilbete gauak
maparen zirrikituren batera gerturatuko naute
eta ikusiko ditut
hartu gabeko argazkiak
errepikatu ezinezko momentuak
atzera-bueltarik gabeko urratsak
geratzen dena
zulo beltz bat izanda ere