so
Egundoko lepoko minarekin esnatu da.
Gelako lurrak garbia dirudi baina hatzak gainetik pasa eta hautsa besterik ez da biltzen.
Kafea hartu eta esnatzea lortzen ez duen egun horietako bat da. Mesanotxeko tiraderan disko gogor zaharra aurkitu eta ordenagailuari konektatzea okurritu zaio.
Hipermedia dokumentuetako kontu bat zen, harremanak testu soilean gertatzen ziren eta ez zegoen profileko argazkirik; dena zen gizatiarra eta gordina.
Bidali bai baina sekula iritsi ez ziren mezuak ere hor daude: iragarkiak dio "incluye antivirus y firewall".
Denborarekin asmatzen ez duenak bezala, orduan farola guztiak piztuta zeuden egunez.
So begi: bistara argiagoa izan litekeen arren, orain mikroskopioak behar dira azalean betiko egindako tatuaiak antzemateko.