kuadrilla

marmolean idatzitako estamentu nazionala:
atomoak banandu ezinezkoak dira
eta umeak eskuak patrikan jaiotzen dira.

zer moduz aspaldiko!
ba betiko martxan… zuek ondo?
bai, bueno
ya
bai, ba ikusiko dugu elkar
hori da, hemendik ibiliko gara.

eta horrela, urtetik urtera buelta
kanpotik etorri behar esateko
pentsatzen dena baino hotzagoa dela negua kostaldean.

2025-12-31 14:45:06 (anabasa)