drunda
botila urdina ohe alboan
esnatzean galdezka aritu zaio
erdi hutsik edo erdi beteta esnatu den gaur
bere tokia erreklamatu nahirik
uda honetan
trumoi-burrunba soilik izan da protagonista zeruan
arrakalak dakusa
zementuzko zerua da
nerabezaroko matxinadekin batera ahaztu zituen
bizitzaren zutabe eta oinarri diren balioak
kosta zaio ulertzea
periferiara begiratu eta
zerk batzen zion munduari:
oinarrizkoenak
sinpleenak
aspergarrienak
benetan garrantzia duenak
kea dario
baina gau honetako hodeiak ez dira lehertuko
argi-ilunen zeran
ulertu baitu
piztu dela drunda