sinple

Gauzak sinple mantentzen jakitea nahikoa zela errepikatu zenidan Europako hiri zahar hartako enparantzarik galduenean. KISS (Keep It Stupid Simple) eta antzeko termino rokanboleskoak erabiltzea gustatzen zitzaizun garai hartan — aitortu behar da nahiko pedante jartzen zinela batzutan.

Baina ez nuen gehiegi konpartitzen zure ezpainek ebakitzen zutena —edo transmititzen zuten inpresioa behintzat—, praktikan ez zelako horren sinplea, gora-behera dezente pasa behar izan zirelako buruan izandakoen metxa piztetik benetan argia eskutan lehertzeraino. Ikusten eta jakiten ez diren detaileak dira, erlojuaren atzeko parteko engranajerik nanoenak izerditutako denboraren parekoak.

Bestela, nola uste zenuen ba heldu ginela plaza galdu hartara elkarren besapean?

2010-06-18 23:32:45 (bizhitz)