adar

— Zer da bizitza? — moztu zuen hizketaldia deblauki, galdera erraza bailitzan, balizko erantzunen transzendentzia pertsonala kontuan eduki gabe bezala.

Argitu zigun duela hamapiku urte galdera bera egin ziotela ikastaro batean eta eman zuen erantzuna energia zela. Energia elektrikoa, iberduerokoa? batekin arrapostu zion hizlariak.

Hortik eta hemendik bizitakoarekin adierazi zigun behin baino gehiagotan egon zela hilzorian eta madarikazio halako batek gauzak modu aktiboagoan begiratzera eraman zuela. Bizitza denbora adarretatik heltzea da, gehitu zuen gero.

Bizitzaren zutabeei buruz hitz egiten da maiz, baina ez al da egokiagoa pusketa txikiagoak kontuan hartzea gainera erortzeko arriskua duen pilarearen itzaletan egotea baino? Pusketa txikiak beti ere manejableagoak baitira, adarretatik heltzeko errazagoak.

2010-04-28 22:58:14 (bizhitz)