galleta

Jaiki berritan konturatu naiz erlojuari pila gastatu zaiola. Gosaritarakoan irratia piztu dut, goizero denboran kokatzen laguntzen digun sonanbulua.

Atxiloketen berri ematen ari zirenean esnetan sartuta neukan galleta. Ahorako pasadizoan eskua altxatzera nindoanean ordea zure izena aipatu dute. Bitan banatu da galleta eta esnetan hondoratzearekin batera bazter guztiak zipriztindu ditu. Ezin zen beste izen puta bat izan.

Hautsitako galleta bezala utzi dit notiziak, gogoaren pusketak erabat sakabanatuta: erdi batetik bestera zegoen apurra desegina dago esnetan.

2010-04-26 22:22:21 (bizhitz)