azalberritan
Dutxaren ezpainetan nengoen etxeko atea jo duzunean goiz bihurrian. Pentsatzekoa zen moduan, zure ekintza arrunta oharkabean galdu da, goitik behera datozen tanten antzera.
Uraren azpian konturatu naiz sugeak bezala azalberritzen ari naizela. Baina nik ez daukat pozoinik barruan gordeta, horregatik esan nizun aspaldi atea behar bezainbeste aldiz jotzeko.
Dutxatik irten eta mobilla begiratu dut; lau dei galdu, zureak, atzokoak.
Biluzik harrapatu nauzu: ez nizun horren goiz espero.