konbenio

Ezdakitzer konbenio zela medio, periodikuetako argazkilariak greban zeuden. Errotatibak martxan jarri zirenean tintaren hizkuntza letretara mugatu zen egun hartan.

Egunkaria pasa nizunean kopetilun begiratu zenidan, titularrak aspergarriak zitzaizkizula, harek ez zeukala grazia gehiegirik esanez bezala.

Besteei gertatuak errepikatu ordez orrialde berriak idazteko garaia zela adierazi zenidan. Kontsidera nezala estropezu hura partida bateko atsedenaldi gisa.

Orduan eskuak hartu nizkizun koloretako margoak bailiran eta bigarren zatirako ametsak margotzeko gogoaz galdegin nizun. Irribarre lotsatia atera zitzaizun; ez zen horren aspergarria izango.

2010-03-20 13:59:17 (bizhitz)