izan
Egia da, orain artean sinetsita nengoen zenioen hura zinela, aho-mihiz transmititutakoaren irudikapen hezur-haragizkoa, ikutzean sentitzen dena, oilo-ipurdia eragin dezakeena. Kaixo eta agur xingletatik haratagokoak helarazten dakiena.
Baina berbak haizeak daroa eta egiten duzuna baino ez zara. Esatetik egitera doan zubia eraitsi zenuen eta orain hor nonbait ikusten dut zure izana, labar galduren batean isil-gordean makurtuta.