engranaje
Lo hartzekotan nengoen. Ez ziren betiko hitzak izan. Buruak behin eta berriro errepikatzen zidan segida. Eta itzarri, berriro. Biolin hotsa duen soinu hori buruan. Balkoitik botatzear den gizonaren testigantza. Haize hotzaren dilinda pertsianan. Bigarren pisuko telebista piztuta: you will see the most powerful explossion ever witnessed by the human eyes
. Zerbeza lata hutsak imajinatu ditut lurrean botata. Zientziak huts egin digu eta bizitzaren mugimenduak neurtzen ditugu engranaje batek huts egiten duenean.