ilusio
Betiko txokoan zegoen, zigarroa belarri atzean eta tragoa eskuan, lagun latinoekin hizketan. Etxeko balkoitik ariko balitz bezala, jendeari keinuak egiten zizkion.
Kasualitatearen zioak, gure koadrilara hurreratu zen, guztioi txokala egin eta berean jarraitzeko. Ez nengoen umorez; beste zerbeza bat eskatu nuen.
Joateko imintzioz nire ondotik pasa zen gero, baina ezin isilik egon.
— Jode tú, el otro día te ví en el periódico, y me hizo mucha ilu porque has estudiado conmigo.
Trago luze bat eman eta bertan laga nuen botila. Umorea petraldu besterik ez zitzaidan egin. Itsas bazterretik etxerako bidea egin nuen. Beste sasi-parranda nazkagarri bat.
Noiz utziko didate esaten nire anaia kabroi bat dela? Elkarren arteko antzaz baliatuta artikulu hoiek nire izenean firmatzen dituela?