tokea

Euri-tantak entzuten genituen kotxeko kristala jotzen, irratiko tronpeta-hotsak atzetik lagunduta. Hori, eta gure hitz pausatuen arteko arnasa.

Etxera bueltatu eta email bat idatzi nizun. Baietz nion, neguko igande arratsaldeek badutela halako tokea, memorian enmarkatu eta play tekla sakatzean entzun daitekeena.

Toki eta garaiaren araberako musika horietakoa da. Ez du inork aukeratzen, besterik gabe hor dago, arnas eta arnas artean gure ezpainak elkarren ondoan dauden bezala.

2008-11-30 22:47:44 (bizhitz)