ezagun

Bai, nik ere onartzen dut elkarren ezagunak diren horietaz hasi izan garela hizketan, nik ere badudala kulparen zatia. Hor joan direla hondarrezko minutuak harrikan, aldapan gora agian.

Baina pentsatu al duzu inoiz, besteen bizitzetara joandako hitz horiek guztiak bion artekora zuzenduko bagenitu, aspaldi konpondu genituela gure artekoak?

Elkar ikusi nahi ez duten bi anaia gara. Eta hori. Saiakera bat egin beharko genukela.

2008-11-12 23:01:11 (bizhitz)