miss

miss

Zure aztarnak beti izan dira hor, auskalo zenbat metrora, baina berdin dio, hor egon dira idatzita, kantekin bilduta batzutan, liburuak besapean bezala bestetan, babestuta, hizkuntzak ere berdin dio, ulertzen ez dena ulertarazteko —edo nondik heldu jakiteko— pistak eman baitizkiguzu.

Baina mundu honetatik erauzi zintuzten, edo erauzi zinen (kutxara baten laguntzaz agian? time to scoop out myself idatzi zenuen), bizitza metropolitanoari alde eginez, edo coast-to-coast arteko metropolietan bizitza berriak eginez (The Smiths entzuten agian? akordatzen?).

Egia da, gaizki ohitu ginen zure testuetara, hala laburtu zenigun behin sentsazio hori Kerouac-ekin flipatzen zenuen bitartean:

bizitza dela sinistarazi diguten koltxoi confortable-ultra-massage-ezko
parentesi horietako batean esperientzia eta ikasgai berriak vía
intravenosa
sartzea bezala

Baina azken finean denok gaude maila berean, denok gabiltza distantzia infinituetan barreiatuta. Horrek ordea ez dit eragozten komentario anonimo batek zioenarekin ados egoten: I miss you so much.

Eta ziur, ez naizela bakarra.

2008-09-30 17:56:06 (bizhitz)