aldeak
Taberna erdi-hutsik zegoen eta gu ertz zorrotz eta ilun bateko indibiduoak besterik ez ginen momentu hartan. Ez dakit zenbat denbora izango zen azken alditik horra. Egungo bi kontu aipatu zenizkidan belarrira, ohiko irrifar zabalaren konpainiaz. Hortik haratagokoak aitzakiaren etiketapean zetozen.
Mozkortuta nabari zintudan, begien ñir-ñir agerikoak salatzen zuenez eta, beste behin, gauza konkretuei buruzkoak azaleratzeko gonbitari zurikeriaz mozorrotuta erantzun zenion.
Benetan pentsatzen nuena adierazteko unea iritsi zela erabaki nuen eta lapitza lodiz tabernako azuleju eta paretetan idatzi nituen denborak erakutsi zizkidanak. The rainbow has more than two colours and you seem to be stuck switching between black and white
eta tankerako esaldiek borobildu zituzten tabernako ertzak.
Egunaren argia gertu zebilen eta ni konturatu aurretik aldeginda zeunden ordea, ametsen blausteko amaieretan gertatzen den bezala. Beste behin adiorik gabeko despedida izan zen, diferentea agian, aldi hartan zure aurpegiak islatutako egiak nirekin geratzea erabaki baitzuen.