bukatu gabeko liburuetan
Bukatu gabeko liburuetan begia jarri: beltza da zorionaren kolorea
zekarren idatzita botilako mezuak eta gu, artean haurrak besterik ez ginela, irrifar oro eguzkiaren berotasunaren pare jartzea ere, liburua alboratzeko aitzakia.
Eta gauzei makur begiratzen hasi ginen, benetako esangura ezkutuan balute bezala; konparazioaren lehen elementuak beti gidatzen zuen kontrako norantzan: 1985 eta atzera. Talken koherentziek agur esan zuten, semaforoa berdetik gorrira anbarretik pasa gabe. Pausarik gabeko minean, gaueko ez(m)inean, botilako mezuko ipuinean inoiz idatzi gabeko hutsuneak.