hori behintzat egia da
Mozolo baten moduan geratu naiz zuri begira, ea behingoz konturatzen zaren ez naizela naizen honen laurdena baino, edo sikiera hor nagoela jakin zazun, portura gerturatzen diren marinelak faroa hor dagoela dakiten gisan. Ez dut inoren itsasargi izan nahi ordea eta ez dizut ezertxo ere eskatuko: zerorrek deskubritzen duzuna besterik ez naiz izango. Zoriona hitza ez duzu nigan ezkutatuta aurkituko, baina elkarrekin topa genezake agian urrutiko uharteren batean eta zinez ez nabilela gezurretan.
Hori behintzat egia da.