berandu da
Kanpoan geratu zen J.ren zain, hura barruan zegoela jakin arren. Ahots gehiago entzutea urruntze mezu bezala interpretatu zuen, ez baitzuen oso gustoko J.rekin geratu eta beste inorekin topo egitea. J.rekin geratu zen, ez da horren zaila, J.rekin.
Horregatik zegoen gelaren kanpoaldean. Mila eta bat aldiz letrero berdina irakurri zuen pareta gordinari begira. Gelako zalapartatik leiho aldera aldendu eta urruneko puntu bat aukeratu zuen, zerbaiti begira egotearren. Zigarro bat pizteko abagunea aprobetxatu zuen orduan. Urrutitik begiratuta tipo ezatsegin eta borde horietako bat zirudien. Bazekien jendeak berarekiko inpresio hori zuela. Bazekien era berean inpresio horren atzean gezurra besterik ez zela ezkutatzen.
Bostak eta hamar erlojuan. Berandu da
pentsatu zuen kolkorako. Zigarroa leihotik bota eta berak bakarrik egingo zuela erabaki zuen.