komertzialak
Nobody took care of you
irakurri duzu iragarki handian.
Behatz erakuslearekin seinalatu zaitu, tinko, denbora luzez.
Gogoratu duzu amets gaiztotan aterik jo gabe agertu dela, noiznahi.
Baina unless I came back
jarraitu duzu leitzen kartelean
eta poz erraldoi batek bahitu du zure barrua.
Iragarki bati zentzua harrapatu nahian zeundela etorri zaizu blaust:
ze komertzialak garen.