hitz-totel
— Putalarruko begiak zizkian!
— Ah bai?
— Bai, marroietik berdera degradatzen dituken horietakoak. Azala berriz, beltzarana eta zetazko oihalik leunenaren pare. Segituan konturatu ninduan horretaz, gerritik heltzera iritsi zen unea baino lehen.
— Kontxo! Gerritik heldu!? Hi ezagututa hitz-totelka hasiko hintzen.
— Ez ezak pentsa! Ea hemendik zer zebilen galdetu nioan lau bat aldiz-edo, baina ez zialako nik esandakoa ulertzen.
— Ikusten? Hitz-totelka hi...
— Ez ba! Ez zian euskaraz egiten, hori huen arazoa. Azkenean, erdaraz ulertu, ulertu gintuan baina hitzak soberan zeuden...
— Okupatuta beraz.
— Hori duk. Konturatzerako nire oheko izara artean geunden biok, larru gorritan.
— Jode! Bero zagok asuntoa.
— Ez dakik ondo ze pozoi gozokoak zituan haren muxuak. Baziaten zerbait berezia, bestelakoa.
— Bai, ulertu nahiko nikek.
— Bueno, ba gerokoa ikaragarria: bularrak astiro laztandu eta titiburuak gogortzen sentitu ondoren eskua motel jaitsi nian bere gorputzaren errepidean behera. Halako batean zango arteko berotasuna sentitu ziaten hatzek eta ezpain hezeen artean murgildu zituan klitoriari kilima lasaigarriak eragitera. Gozamenak gorputzetik ihes egiten zioan emakumeari...
— Ezer gehiago pasako huen, ez?
— Ba ez, baina ni horrekin gustura baino gehiago.
Ondoren isiltasuna hautsi nian eztizko muxu baten erdian eta galdetu nioan nongotarra zen; haren ezpainek "Canaria" ebaki ziaten.
— Eta izenik galdetu al hion?
— Hori jakiteko irrikan geratu ninduan, ze konturatzerako ez zegoan nirekin.
— Aaai, badakik-eta nolakoak dituan ametsak...