erretratu
Ispiluko erretratuari begira geratu da, hor barruan ezkutatzen dena ikusi nahian bezala. Kristalaren atzeko hori denborari lotutako lokarri bat baino ez dela otu zaio. Berehala ametsak etorri zaizkio burura eta hitzei kate motzean lotzen zaizkien irudiak besterik ez direla pentsatu du.
Batzutan argitara, bestetan ilunetara egiten duten piezak dira eskuartean, erretratua noiz jasoko zain daudenak.